BERRIAK
ABELTZAINTZA-SEKTOREARENTZAKO LAGUNTZAK
2022-06-21 - Abelur
Ukrainako gerrak eragindako zailtasun ekonomikoak konpentsatzeko abeltzaintza-sektorearentzako laguntzen onuradunen behin-behineko zerrenda. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak ofizioz egingo ditu tramitazioak.
Informazio gehiago naho baduzu, esteka honetan sakatu
GESVAC 4.0
2023-01-27 - ABELUR
Joan den urtarrilaren 19an, GESVAC 4.0 Talde Operatiboaren (GO) dibulgazio-jardunaldia egin zen: 'Kudeaketa aurreratuko plataforma kolaboratiboa, abeltzaintzako ustiategien errentagarritasuna hobetzeko, eraldaketa digitalaren bidez', HAZI, ABELUR eta CONABAk antolatuta, Aiako Testaje Zentroan (Gipuzkoa).
GESVAC 4.0 PROIEKTUAREN EMAITZAK
2023-03-09 - ABELUR
GESVAC 4.0 talde operatiboak, “LIVING LAB teknologia abeltzainen zerbitzura” proiektuaren emaitzak aurkezten ditu ondorengo bideoan GESVAC V4.mp4. Aldi berean emaitzen dibulgazio triptikoa jaitsi dezakezu.
ARTILE BILKETA
2022-06-07 - Abelur
Aurten ere, Abelur, Lurgintza eta Landaolak, elkarlanean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, ekainaren 29 tik uztailaren 27ra bitartean, artile bilketa antolatu du.
Artilea jasotzeko zazpi bilketa puntu izango dira; Idiazabal, Mendaro, Asteasu, Azpeitia, Berastegi, Oiartzun eta Oñatin.
XXV. EUSKADIKO BLONDA TXAPELKETA
01-07-2022 - Abelur
Uztailaren 25ean Azpeitian Euskadiko XXV. Blonda Txapelketa ospatuko da. Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Azpeitiako Udalarem laguntzaz, Euskadiko Blonda Federazioa izango da ekitaldiaren antolatzaile. Guztira Blonda de Aquitania arrazako 70 buru izango ditugu bertan Bizkaia eta Gipuzkoako abeltzainak.
HITZEZ EKITEKO GARAIA DA!
2022/11/17 - ABELUR
Hastera doa Euskaraldia, ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala. Azaroaren 18an hasi eta abenduaren 2a bitartean Abelur Kooperatiba ARIGUNEA, euskaraz lasai aritzeko gunea, izango da.
Izan zaitez ahobizi edo belarriprest!