NOR GARA?
Sorrera
ABELUR kooperatiba, nekazaritza-sektoreko aholkularitzan espezializatutako zerbitzu enpresa da. Eusko Jaurlaritzak, 2007ko azaroaren 14ko ebazpenean, ofizialki aitortu zigun izaera hori. Langileen gehiengoa kooperatibako bazkideak eta sortzaileak gara.
Lantaldea
Urte askotako ibilbide profesionala duen lantaldea da gurea; nekazaritza-ingeniari, ekonomilari, albaitari eta administrari profesionalez osatutakoa. Gure jakintza eta esperientzia nekazaritza-sektorearekiko dugun grinarekin uztartzen dugu kalitatezko zerbitzua emateraino.
Euskararekiko konpromisoa
Abelur kooperatibaren sorreratik argi geneukan gure zerbitzu- eta lan-hizkuntza euskara izango zela. Bide hori egiteko, 2009an euskara-plana martxan jarri genuen. Hizkuntza normalizazioan egindako ibilbidearen erakuslea da 2018an goi mailako urrezko Bikain ziurtagiria lortzea.
Berdintasuna
Emakumeen eta gizonen arteko lan- eta aukeren-berdintasun printzipioetan sinesten dugu. Aukera horiek egunerakotasunean bete eta sustatzen ditugu. Lan-baldintzak, eta pertsonen ongizatea berdintasun-irizpideen arabera ezarriak ditugu.
Gure zerbitzuak
Lehen sektoreko aholkularitzan urte askotako esperientzian eta ezagutzan oinarrituz, sektorean sortzen diren eskaerei, egitasmoei eta beharrei erantzun integral bat ematea da gure xedea.
- Zerbitzu ekonomikoak: Kontabilitatea, finantza-azterketak, bideragarritasun-planak. Dituzun behar ezberdinak kudeatzen ditugu.
- Zerbitzu fiskalak: BEZ,PFEZ, sozietateen gaineko zergak.
- Zerbitzu juridikoak: Sozietate eraketa, salerosketa eskriturak, kontratu pribatuak eta abar.
- Giza baliabide zerbitzuak: Lan-kontratuak, nominak, Gizarte Segurantza, jubilazio-azterketak... pertsonen kudeaketan dauden behar ezberdinen inguruan aholkatzen dugu.
- Zerbitzu teknikoak: Abeltzaintza ustiategietan, baratzezaintzan... zerbitzu tekniko ezberdinak ditugu.
- Formakuntza-zerbitzuak eskaintzen ditugu, nekazaritza-eskolekin eta elkarteekin elkarlanean.
GURE BEZEROEI BURUZ
Bezeroak gure jardunaren erdigunean kokatzen ditugu. Gure aholkularitza-zerbitzuak, mota ezberdinetako bezeroei eskaintzen dizkiegu, bezeroaren beharretara egokituz, eta, ahal den heinean, zerbitzu pertsonalizatu bat emanez:
- Nekazaritza-sektoreko norbanakoei eta enpresei:
◦ Behi-ustiategiak
◦ Ardi-ustiategiak
◦ Berotegiak eta Fruta-arbolak
◦ Txakolindegiak
◦ Nekazalturismoak
- Elkarte profesionalei eta sektoreko beste enpresei.
- Administrazioari, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Udaletxeei, Mendi nekazaritzei eta Eusko Jaurlaritzari.
- Nekazaritza-sektorean (GAZTENEK) proiektu berriak gauzatu nahi dituzten gazteei.
