Loading...
2023-05-15

AQUITANIMA 2023, BLONDA ARRAZAKO TXAPELKETAN EBAFEKO ABELTZAINEK EMAITZA IKUSGARRIAK

Maiatzaren 13 eta 14an, AQUITANIMA, Nouvelle-Aquitaine nekazaritza feriak, Bordeleko Erakusketa Parkeko 4. Hallean, Europa hegoaldeko abeltzaintza eta behi genetika azoka hartu zuen. Bertan ospatu zen Akitaniako Blonde arrazaren lehiaketa, Joxe Angel Zendoiaren (Longa baserria, Orio) eta Idoia Esnaolaren (Eizmendi baserria, Azpeitia) ganadutegien parte hartzearekin.

 

Lehiaketan Blonda arrazako 100 buru izan ziren.  Euskaditik bi ganadutegik hartu zuten parte  5 animaliarekin bakoitzak. Atal ezberdinetan emaitza bikainak lortuaz. Horrek erakusten du Euskadiko abeltzainek duten maila, egindako lanaren saria.

Lortutako sariak honako hauek izan ziren:

  • Sara: Hirugarren saria 1 eta 2 urte bitarteko bigen sailean (LONGA).
  • Regina: Bigarren saria 24 eta 36 hilabete bitarteko bigen sailean (EIZMENDI).
  • Olaia: Bigarren saria, 4 eta 5 urte bitarteko behien sailean (EIZMENDI).
  • Laia: Hirugarren saria, txahalik gabeko bost urtetik gorako behien sailean (EIZMENDI).
  • Olibia: Hirugarren saria 5 urtetik gorako txahaldun behien sailean (EIZMENDI).
  • Nekane:
    • Lehen saria 5 urtetik gorako txahaldun behien sailean.
    • Lehen saria, txahaldun behien sail orokorrean.
    • Lehiaketako behirik onena.

 

Azpimarratzeko sari handi gehiago ere lortu zituzten.  Nekane behia, lehiaketako behirik onena izendatu zuten, "CHAMPIONNAT SUPREME" eta  USTIATEGI ONENAREN saria ere Idoia Esnaolaren ganadutegiak jaso zuen.

 

1 Irudia. Nekane, bere jabe den Iker Rotetarekin.

2. irudia. Hirugarren lekuan, ezkerretik hasita, Sara, Joxe Angel Zendoia jabearekin batera.

3. irudia. Blonde de Aquitania arrazako animaliak.

4. irudia. Nekane behi txapelduna, EBAFEko abeltzainekin.

5. irudia. Joxe Angel Zendoiaren Odry behia Ur txahalarekin.

6. irudia. Ustiategi onena, lehiaketako behi onena eta lehiaketako txahaldun behi onenaren sariak.

Zerrendatu guztiak