Abelur kooperatibak sorreratik du euskararekiko konpromisoa. 2009an lehendabiziko euskara-plana jarri genuen martxan, eta orduz geroztik, urtez urte, lanean jardun dugu euskara gure lan- eta zerbitzu-hizkuntza izan dadin.
Egindako bidearen erakusle, 2018an urrezko Bikain ziurtagiria lortu genuen, eta aurten, 2024an, berriro lortu dugu.