Loading...

NOR GARA?

 
Sorrera

Sorrera

ABELUR kooperatiba, nekazaritza-sektoreko aholkularitzan espezializatutako zerbitzu enpresa da. Eusko Jaurlaritzak, 2007ko azaroaren 14ko ebazpenean, ofizialki aitortu zigun izaera hori. Langileen gehiengoa kooperatibako bazkideak eta sortzaileak gara.

 

Lantaldea

Lantaldea

Urte askotako ibilbide profesionala duen lantaldea da gurea; nekazaritza-ingeniari, ekonomilari, albaitari eta administrari profesionalez osatutakoa. Gure jakintza eta esperientzia nekazaritza-sektorearekiko dugun grinarekin uztartzen dugu kalitatezko zerbitzua emateraino.

Euskararekiko konpromisoa

Euskararekiko konpromisoa

Abelur kooperatibaren sorreratik argi geneukan gure zerbitzu- eta lan-hizkuntza euskara izango zela. Bide hori egiteko, 2009an euskara-plana martxan jarri genuen. Hizkuntza normalizazioan egindako ibilbidearen erakuslea da 2018an goi mailako urrezko Bikain ziurtagiria lortzea.

HIZKUNTZA-POLITIKA 

Berdintasuna

Berdintasuna

Emakumeen eta gizonen arteko lan- eta aukeren-berdintasun printzipioetan sinesten dugu. Aukera horiek egunerakotasunean bete eta sustatzen ditugu. Lan-baldintzak, eta pertsonen ongizatea berdintasun-irizpideen arabera ezarriak ditugu.

zerbit_irudia

Gure zerbitzuak

Lehen sektoreko aholkularitzan urte askotako esperientzian eta ezagutzan oinarrituz, sektorean sortzen diren eskaerei, egitasmoei eta beharrei erantzun integral bat ematea da gure xedea.

  • Zerbitzu ekonomikoak: Kontabilitatea, finantza-azterketak, bideragarritasun-planak. Dituzun behar ezberdinak kudeatzen ditugu.
  • Zerbitzu fiskalak: BEZ,PFEZ, sozietateen gaineko zergak.
  • Zerbitzu juridikoak: Sozietate eraketa, salerosketa eskriturak, kontratu pribatuak eta abar.
  • Giza baliabide zerbitzuak: Lan-kontratuak, nominak, Gizarte Segurantza, jubilazio-azterketak... pertsonen kudeaketan dauden behar ezberdinen inguruan aholkatzen dugu.
  • Zerbitzu teknikoak: Abeltzaintza ustiategietan, baratzezaintzan... zerbitzu tekniko ezberdinak ditugu.
  • Formakuntza-zerbitzuak eskaintzen ditugu, nekazaritza-eskolekin eta elkarteekin elkarlanean.
bezeroena

GURE BEZEROEI BURUZ

Bezeroak gure jardunaren erdigunean kokatzen ditugu. Gure aholkularitza-zerbitzuak, mota ezberdinetako bezeroei eskaintzen dizkiegu, bezeroaren beharretara egokituz, eta, ahal den heinean, zerbitzu pertsonalizatu bat emanez:

  • Nekazaritza-sektoreko norbanakoei eta enpresei:

        ◦ Behi-ustiategiak
        ◦ Ardi-ustiategiak
        ◦ Berotegiak eta Fruta-arbolak
        ◦ Txakolindegiak
        ◦ Nekazalturismoak

  • Elkarte profesionalei eta sektoreko beste enpresei.
  • Administrazioari, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Udaletxeei, Mendi nekazaritzei eta Eusko Jaurlaritzari.
  • Nekazaritza-sektorean (GAZTENEK) proiektu berriak gauzatu nahi dituzten gazteei.

BERRIAK

GOI-MAILAKO BIKAIN ZIURTAGIRIA LORTU DUGU

GOI-MAILAKO BIKAIN ZIURTAGIRIA LORTU DUGU

2024-6-12 -

Abelur kooperatibak sorreratik du euskararekiko konpromisoa. 2009an lehendabiziko euskara-plana jarri genuen martxan, eta orduz geroztik, urtez urte, lanean jardun dugu euskara gure lan- eta zerbitzu-hizkuntza izan dadin.

Egindako bidearen erakusle,  2018an urrezko Bikain ziurtagiria lortu genuen, eta aurten, 2024an, berriro lortu dugu. 

Irakurri gehiago

TICKET BAI LAGUNTZA ESKURAGARRI

TICKET BAI LAGUNTZA ESKURAGARRI

2022/11/18 - ABELUR

Aldizkari Ofizialean Lehen sektorean digitalizazioa (TICKET BAI) sustatzeko programaren dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia atera da. Epea abenduaren 16an amaitzen da baina 500.000 eurotako aurrekontua lehenago amaitzen bada, itxi egingo da. https://bit.ly/3TiDDoa

Irakurri gehiago

HITZEZ EKITEKO GARAIA DA!

HITZEZ EKITEKO GARAIA DA!

2022/11/17 - ABELUR

Hastera doa Euskaraldia, ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala. Azaroaren 18an hasi eta abenduaren 2a bitartean Abelur Kooperatiba ARIGUNEA, euskaraz lasai aritzeko gunea, izango da. 

Izan zaitez ahobizi edo belarriprest! 

Irakurri gehiago

GESVAC 4.0 – 2 fasea martxan jartzeko bilera egin du GESVAC 4.0 Talde Operatiboak

GESVAC 4.0 – 2 fasea martxan jartzeko bilera egin du GESVAC 4.0 Talde Operatiboak

2024/07/11 - ABELUR

Joan den urtarrilaren 19an, GESVAC 4.0 Talde Operatiboaren (GO) dibulgazio-jardunaldia egin zen: 'Kudeaketa aurreratuko plataforma kolaboratiboa, abeltzaintzako ustiategien errentagarritasuna hobetzeko, eraldaketa digitalaren bidez', HAZI, ABELUR eta CONABAk antolatuta, Aiako Testaje Zentroan (Gipuzkoa).

Irakurri gehiago

EUSKADIKO XXVII. BLONDA TXAPELKETA

EUSKADIKO XXVII. BLONDA TXAPELKETA

22/07/2024 - ABELUR

Uztailaren 25ean, Santiago egunez, Azpeitian, Euskadiko XXVII. Blonda Txapelketa ospatuko da. 

Irakurri gehiago