BERRIAK
HITZEZ EKITEKO GARAIA DA!
2022/11/17 - ABELUR
Hastera doa Euskaraldia, ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala. Azaroaren 18an hasi eta abenduaren 2a bitartean Abelur Kooperatiba ARIGUNEA, euskaraz lasai aritzeko gunea, izango da.
Izan zaitez ahobizi edo belarriprest!
TICKET BAI LAGUNTZA ESKURAGARRI
2022/11/18 - ABELUR
Aldizkari Ofizialean Lehen sektorean digitalizazioa (TICKET BAI) sustatzeko programaren dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia atera da. Epea abenduaren 16an amaitzen da baina 500.000 eurotako aurrekontua lehenago amaitzen bada, itxi egingo da. https://bit.ly/3TiDDoa
GOI-MAILAKO BIKAIN ZIURTAGIRIA LORTU DUGU
2024-6-12
Abelur kooperatibak sorreratik du euskararekiko konpromisoa. 2009an lehendabiziko euskara-plana jarri genuen martxan, eta orduz geroztik, urtez urte, lanean jardun dugu euskara gure lan- eta zerbitzu-hizkuntza izan dadin.
Egindako bidearen erakusle, 2018an urrezko Bikain ziurtagiria lortu genuen, eta aurten, 2024an, berriro lortu dugu.
GURE LURRA - SEMBRANDO FUTURO
25/10/2024 - ABELUR
Datorren azaroaren14an, Donostiako Kursaalen, "Gure Lurra, Sembrando Futuro" kongresuaren 7. edizioa ospatuko da. Helburu nagusia, gizartea kontzientziatzea eta lehen sektorearen nortasuna indartzea da. Aurten, inoiz baino gehiago, sektoreko eragileen lana eta gizarteari egiten dioten ekarpena balioetsi nahi da.
Izena emateko: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kongresua/gure-lurra