GESVAC 4.0 Talde Operatiboa – 2. fasea: "Haragitarako behien ustiategien errentagarritasuna hobetzeko tresna digital berrien garapen eta ezarpena” proiektu berritzaileak bere helburu nagusietako baten lanak hasi ditu: haragiaren kalitatea ebaluatzeko software baten optimizazioa eta kalibrazioan dihardu, ekografiaren bidez. Horrela, azken hilabeteetan Limusín Abere Hazleen Espainiako Federazioak, Espainiako Charoles Arrazako Ganadu Hazleen Elkarteak eta Abelur Koop.-ak hainbat kontrol egin dituzte Limusín, Charolés eta Akitaniako Blonda arrazako animaliekin, Castro Enríquez (Salamanca), Badajoz, Aia (Gipuzkoa) eta Aranjuez (Madril) herrietako testaje zentroetan. Proiektuaren bigarren fasean, kontrol horiek arraza garbian zein animalia mistoak dituzten ustiategi komertzialetan egingo dira, COBADU kooperatibaren instalazioetan. Horretarako Badajozeko CENSYRA eta Madrilgo IMIDRAren laguntza izango da. Kontroletan sortutako datu guztiak lortzen direnean, arraza hautaketa programetan balorazio irizpide gehigarri gisa sartzea espero da.
Beraz, lan hauen helburua ekografia animaliak bizi daudenean egitea da animalien hautaketa errendimenduen kontrol metodo gisa, baita hiltegira eramateko une optimoa eta gizentzeko geratzen den denbora zehazteko ere, bai arrazako bai mestizaje arrazako animalietan. Lan hauen erakustaldi praktikoa egitea aurreikusten da martxoan Aranjuezeko (Madril) IMIDRA testaje zentroan eta Aiako (Gipuzkoa) testaje zentroan ospatuko diren abeltzainekin egingo diren jardunaldietan.